XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Liburuen dohaintasuna lortzeko ekimenak

Estatu barruan eta kanpoan egin dira hainbat ekimen testu liburuen dohaintasuna lortzeko:

Kanaraietako Gomera eta Hierro irletako Lehen Hezkuntzako ikasleek dohainik jasotzen dituzte testu liburuak IGE, udaletxe eta Batzorde Irlatarraren arteko akordio bati esker.

Galizia eta Andaluziako IGE federakundeek testu liburuak erosteko abantail fiskalak eskatzen dituzte Errenta Aitorpenean.

Katalunia, Extremadura eta Balentzian IGEn bidezko testu liburuen banaketak indar haundia hartu du.

Frantzian, testu liburuen dohaintasuna Asanblada Nazionalean eztabaidatu zen ikasleen gurasoen erakundeen ekimenez.

Atzera bota zen proposamena marjen txikiagatik.

Hala ere, erakundeek aurrera dihardute beraien ekimenarekin.

CEAPA sinadurak biltzen hasi da testu liburuen dohaintasunaren aldeko pronuntziamendu bat lortzeko Kamara Baxuan.

Liburuak eta ingurugiroa

Ezin dugu ahaztu, ezta ere, liburuen ekoizpenak duen ondorioa ingurunean.

Datuek argi adierazten dute: paper tona bat lortzeko 19 zuhaitz moztu behar dira eta EAEn urtean zehar milioi bat tona paper ekoizten dira.

Hala ere guztira 35 milioi tona gastatzen dira.

Paper birziklatuak abantaila asko ditu: basoak zaintzen dira, airearen kutsadura %74 eta %95 bitartean murrizten da eta urarena %35ean.

1995ean 24,551 tona paper birziklagarri jaso ziren baino argi dago askoz ere gehiago jaso daitekeela.

Argitaratzaileen panorama

Liburuen ekoizpenari dagokionean hauek dira datuak: % 36 giza zientzietarako erabiltzen da, % 17,6a literaturgintzan, % 15a testu liburuetan, % 12,3a zientzi eta liburu teknikoetan eta % 8a ume eta gazteentzako liburuetan.

Bataz beste, 1995garren urtean liburuaren salneurria 2.011 pezetakoa izan zen.

Federazioaren proposamena

Zentruek materiale didaktikoa, zentzu zabalean ulertuta, beraien gain har dezatela zentruaren aurrekontu ekonomikoarekin gastuei aurre eginez.

Eta zentruak mugimendu ekologistaren kontsigna garrantzitsuena, BERRERABILPENA, kontutan izan dezala, ordezkapena derrigorrezkoa bihurtzen den arte